SEGURTASUNA ESKATUZ, N-121 MOZTU DUTE


Belateko lanek irauten duten bitartean nazioarteko kamioiak debebatzea eskatu zuten eskualdeko alkatek. Atzo berriz, bidea moztu zuten proesta gisa, Arraizko bentaren parean.

Baztan-Bidasoaldeko eta N-121-A errepideak ukitzen dituen herrietako udal ordezkariek Belate eta Almandozko tuneletako lanek irauten duten zazpi hilabetetan nazioarteko trafiko astuna A-15 errepidera bideratzea eta N-121-A errepidearen erabilera debekatzea eskatu dute. Orainfgoz, ez dirudi halakorik aurreikusi duenik Nafarroako Gobernuak. Segurtasuna eskatzeko lehen errepide mozketa egin dute martxoaren 20an Arraizko Bentan eta ehun bat lagun bildu dira, alkate eta zinegotziak buru direla, ‘N-121-A segurtasuna; nazioarteko garraioa desbideratu’ zioen pankartarekin. Mobilizazioek segida izanen dute.