XABIER REY URMENETA EUSKAL PRESOA HILA HARPATU DUTE

Etxerat-ek jakinarazi duenez, 2008an atxilotu zuten Rey Urmeneta, eta lehen graduan zegoen orduaz geroztik, Andaluziako Puerto III espetxean. "Horrek erabat zailtzen ditu euskal presoen bizi baldintzak". Urmenetaz gain, beste bederatzi euskal preso zeuden Puerto III espetxean, Etxerat-ek urtarrilean emandako datuen arabera.
Etxerat-ek doluminak azaldu dizkio Urmenetaren familiari eta lagunei, eta "sakabanaketa zein euskal presoen aurka mantentzen diren gainontzeko salbuespen neurri krudelak" bertan behera uzteko exijitu du.
Izan ere, Euskal Herritik 1.000 kilometro ingurura dagoen Puerto III (Andaluzia, Espainia) espetxean zegoen preso Rey Urmeneta, lehen graduan. Espetxe hartako bizi baldintzak bereziki gogorrak direla salatu izan du Etxerat-ek.
2008an atxilotu zuten Rey Urmeneta, Aurken Sola, Araitz Amatria eta Sergio Boadarekin batera. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz egin zuen operazioa Espainiako Poliziak, eta Boadak ez beste guztiek salatu zuten atxiloketa aldian torturatu egin zituztela. Hala ere, espetxera sartu zituzten laurak, eta 2011n epaitu ostean, errugabetu egin zituzten Boada eta Amatria. Solari eta Rey Urmenetari 26 urteko zigorra jarri zieten.