Alternatiben herria ekainaren 2an izanen da Iruñean: Bizitza burujabea eskubide osoz. Crowfounding kanpaina paratu dute martxan, herri proiektu eta eragileentzako bultzada ekonomikoa lortzeko tresna gisa:
https://www.itsulapikoa.eus/eu
https://www.itsulapikoa.eus/eu
Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanbladako kideok datorren 2018eko ekainaren 2an Alternatiben Herria ekimena abiatuko dugu Iruñean. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizitza ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa, Kartaren ardatz nagusiak jarraituz.