BAZTANGO UDALAK BORTXAKETA SALATU DU


Baztango Udalak adierazpeninstituzionalaren bidez joan den ortzegunean gertatutako eraso sexista salatu du, azpimarratuz hau ez dela gertakari isolatu bat izan, egungo jendartean bizi diren sexuen arteko botere harremanen ondorio zuzena baizik.

Eraso matxisten kontrako protokoloa martxan paratu du udalak eta bai emakumeari baita bere familiari ere elkartasuna helarazi  dio. Horrekin batean, bat egiten du maiatzaren 29an arratsaldeko 20:00etan Elizondon egin zen elkartaratzearekin.