Atzo arizkunenean Baztango Talde Feministak, zenbait herrietako bestetako antolatzaileek eta udaleko berdintasun zerbitzuak prentsaurrekoa egin zuten eraso sexisten kontrako protokoloa aurkezteko. Galdera sorta baten ondotik bestak DENEK GOZATZEKO direla aldarrikatu zuten. Eskeinitako zerbItzuen berri eman zuten ere. Horra hitzez-hitz errandakoa:
Eguna luzatuz
doa, eguraldi ona, eguzkia, txorien kantak eta tragoak lagun artean. Ixtente
herrietako bestak. Bestak, urte osoa esperoan
egon eta horrenbertze gustatzen zaizkigun egunak. Eguneroko errutina alde
batera utzi eta dantza, irria, alkohola, elkartasuna, eta GO-ZA-ME-NA
nagusitzen diren egunak.
Alta, jakin
ongi badakigu dena ez dela ideala, eta bestetan ere, egunerokotasunean dauzkagun rolak, balioak,
botere harremanak eta zapalkuntzak erreproduzitzen direla. Hori horrela dela ikusirik, ondoko galderei
erreparatzea bertzerik ez dugu.
Nork parte hartzen du antolakuntzako
batzordeetan? Noren hitzak du pisu gehien? Nork hartzen ditu plazak? Nork
sentitzen du bere burua oholtza gainean dagoenarekin identifikatua? Nork
prestatzen ditu etxe gehienetan egun berezi hauetako otorduak? Nork dantzatzen
ditu mutildantzak plazetan lasai eta inolako irainik jaso gabe? Nor mozkortzen ahal
da eta etxera lasai joan inoren konpainiarik gabe?
Bestetan
denok parte-hartzeko eskubide bera izan eta sentitu behar dugu. Horretarako
besta eredua irauli beharra dago,
emakumearen parte hartzea indartuz eta duen
protagonismoa bereganatuz. Bestak
denek gozatzeko egunak direlakoz, GO- ZA-TZE-KO!
Bestetan
alkoholez bustitako barkamen kapa paratu eta dena libre den aitzakiapean emakumeok mota guzietako eraso sexistak
jasaten ditugu. Baina aurten emakumeok ez dugu
ukipenik, irainik, piropo matxistarik, mespretxurik, abusurik ez eta
bortxaketarik onartuko. Nazkatuta gaudelakoz eta tenorea delakoz gure
biktima paper pasibotik atera, emakumeok
elkartu eta AUTODEFENTSA FEMINISTAri ekiteko.
Bistan da, gure esku
dagoela egoera hauekin guziekin akitzea. Kasu larrienetan ere, ez baitugu
justizia patriarkal honengatik deus esperatzen ahal. Ikusi bertzerik ez dugu,
2016an Iruñeko Sanferminetan bortxatua izan zen neskarekin pasatu dena. Hortaz,
eta egoera hauek kasu isolatuak ez direlakoz,
beharrezkoa dugu espazio seguruak sortu eta horrelako jarrerei gogor
erantzutea. Gauak eta karrikak gureak
ere badirelakoz, eta bestetan askatasun
osoz eta beldurrik gabe gozatzeko nahia eta eskubidea dugulakoz.
Honengatik guziagatik, aurten ere, Baztango
talde feministak, besta batzordeekin eta udalarekin batera indarkeria sexistari aurre egiteko protokoloa
martxan paratu du. Protokolo honen helburua,
emakumea babestea eta babes sarea eskaintzea da.
Gehiago luzatu gabe eta
akitzeko, herritar guziei dei egin nahi dizuegu, indarkeria sexistaren
aitzinean besoak gurutzaturik ez gelditzeko eta eraso sexistei gogor
erantzuteko. Horretarako Baztango
herrietako bestetan, protokoloa aktibatuko dugu.
Honen bitartez, zerbitzu ezberdinak eskainiko
direlarik:
1-Salaketa eta babes publikoa: Talde feministaren
eskutik 664964285 telefonora deituta.
2-Laguntza psikologiko eta juridikoa: Udalaren
eskutik: 948580006 telefonora deituta.
3-Larrialdi zerbitzua: 112 telefono zenbakira
deituta.
Denon esku dago indarkeria
sexistarekin akitzea.
ERASORIK EZ ERANTZUNIK
GABE!!!