BAZTANEN GIZARTE ARLOAN ARI DIREN ENTITATEEI ETA LANKIDETZA PROIEKTUA DIRUZ LAGUNTZEKO DEIALDIAK ARGITARATU DITU UDALAK
Diru-laguntzak emateko bi deialdi egin ditu Baztango Udalak. Horietako bat Baztanen esku hartu eta gizarteratzea sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko talde, entitate, kolektibo eta elkarteei bideratua da. Diru-laguntza honen helburua prebentzioaren, laguntzaren, aisia eta denbora librearen eta gizarteratzearen arloko lana eginez herritarren ongizatea bultzatuko duten programak sustatzea da, hau da, espresuki, kolektibo ahulei, behar bereziak dituztenei edo gizarteratzeko zailtasunak dituztenei zuzenduta dauden programak sustatzea.
Bigarren laguntza deialdia, nazioarteko lankidetzarako proiektuendako da, garapen bidean diren herrialdeetako komunitateen ahalmen sozio-ekonomikoak garatzen laguntzeko eta haien oinarrizko beharrizanak asetzen eta tokiko giza baliabideak bultzatzen laguntzeko. Haurrei erabateko laguntza ematea lehenetsiko da eta horrekin batera hauek izanen dira lehentasunez jarduteko arloak: muturreko pobrezia eta goseta desagerraztea; oinarrizko hezkuntza unibertsalerako eskubidea; genero berdintasuna, eta emakumeek parte hartzeko eta erabakitzeko duten eskubidea; haurren hilkortasun tasa murriztea; bertze eritasun batzuen artean, GIBaren, paludismoaren eta malariaren eragina murriztea; ingurumenaren iraunkortasuna eta entitate bat bultzatzea munduko garapena sustatzeko.
Bi deialdien kasuan ekainaren 18 arteko epea izanen da proiektuak aurkezteko.