GAUR ALTSASUKO GAZTEEN EPAIA SALATZEKO ELKARRETARATZEA

Gaur Elizondoko plazan 12:00etan elkarretaratzea deitua da Altsasuko 8 gazteen epaia salatzeko. 


Bi eta 13 urte arteko kartzela zigorra eman diete, denera 79 urtekoa. Lesioak, desordena publikoak eta mehatxuak egiteagatik eman daitezkeen zigor handienak paratu dizkie. Bel Pozueta: "Mendeku epai bat da". Jendetza batek salatu du epaia Altsasuko karriketan. 

Informazio gehiago hemen: BERRIA
Auzitegi Nazionalaren sententzia irakurgai, hemen.