INDARKERIA SEXISTARI BURUZKO SOLASALDI INTERESGARRIA IZAN ZEN ORTZIRALEAN


Pasa den ekainaren 1ean, Baztango talde feministak indarkeria sexistaren kontrako hitzaldia burutu zuen Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Bertan, 20 bat lagun elkartu ziren  Miren Aranguren Emagineko kidea  hizlari izan zutelarik.

Hitzaldi honekin udari begira, bestetan gertatzen diren eraso sexisten kontrako prebentzio kanpainaren barne  antolatutako “feminikasten” jardunaldiei amaiera eman zioten..