HAUR SAHARARREI HARRERA EGIN ZIEN BAZTANGO UDALAK


Baztango Udalak, uztailaren 21an harrera beroa egin zien Baztan-Bidasoaldera uda pasatzera etorritako haur sahararrei eta haien etxeetan dauden familiei. Urtero bezala, Saharaztan Elkarteari esker, haur hauek gure inguruan bi hilabeteko egonaldia pasatzeko aukera izaten ari dira.