Baztango
herrigune historikoetako etxe tzarrak husten ari dira, horregatik, herri guneak
biziarazi eta etxe horien birgaitzea bultzatzeko barne-eraberritzeko plan
berezia eginen du Baztango Udalak. Horrekin bizitegien parkean eragin nahi du eta
etxebizitza eskaintza eraikita dagoena berrituz handitu. Erabakia joan den
abuztuaren 24an onartu zuen udalbatzak, ahobatez; EH Bilduren ekimenez.
Akordioan heldu denez
barne-eraberritzeko plan bereziak herrigune
historikoen mugaketa eta identifikazioa egin beharko du; herrigune historikoen
karakterizazioa eta gune hauen birgaitze osoa –fisikoa eta soziala- antolatu,
hau da: bizitegi-erabilera, hornikuntza eta zerbitzuak berreskuratuz, herri
paisaia mantenduz eta ondarearen kontserbazio eta eraikuntzen inbariante
tipologiaren bitartez mantenduz.
Horretaz gain ordenantzak eta araudiak
proposatu beharko ditu, herrigune
historikoak bereizten dituzten ezaugarri arkitektonikoak,
urbanistikoak eta ingurunekoen errekuperazioa sustatzeko
Barne-eraberritzeko plan bereziak Baztango hamabortz herriak berederen
hartuko ditu eta Nafarroako Gobernuarekin zenbait auzo sartzea ere aztertuko
da. Eraberritze plana onartu ondotik herriguneek birgaitzeko lehentasunezko area izendapena
eskuratu dezakete, eta horrek, dirulaguntza handiagoetarako eskubidea dakar.
Akordioa onartuta
Lurralde Antolaketako departamentuarekin planaren idazketa finantziatzeko
hitzarmena sinatu beharko du Udalak.
Modu berean,
etxeen zaharberritzea bultzatzeko nahiarekin bizigarritasun baldintzak arautzen
dituen Foru Dekretua aldatzeko eskaria egina dio Udalak Nafarroako Gobernuari. Halaber,
helburu berarekin aurtengo martxoan Eusko Ikaskuntzaren laguntzarekin gogoeta
aldia egina du.