ZAHARRETXEAN EZINDUENDAKO KOMUNA EGOKITU DU BAZTANGO UDALAK


Baztango Udalak adinekoen etxean komun bat ezinduendako egokitu berri du. Lanak 16.029 euroko kostua izan du eta Putxiriak egin du. Egindako lanen artean ere igogailuaren konponketa dago, 2.540 euroko kostua izan duena eta balkoi baten inpermeabilizazioa, 1.130 eurotan.

Bertzalde, instantean, komun geriatriko bat moldatzeko lanak hasiko ditu; lan horiek 11.400 euroko aurrekontua dute. Modu berean, urtea akitu baino lehen aurrikusitako gainerako lanak uholdeek hondatutako elektrizitatea koadroaren aldaketa (10.500 euro) eta teilatuan egin beharreko konponketak dira (6.000).