ZOAZ PAKE SANTUAN

Baztango Udaleko Berdintasunetik antolatua eta ermakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunaren harira, ZOAZ PAKE SANTUAN antzezlana izanen da heldu den igandean iruritan.

Txalo Konpainiaren eskutik Ane Gabarain, Mikel Laskurain antzezlek dramatik abiatzen den komedia eskeiniko dute: Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin akitzeko, Andreak, zirt edo zart, Gizona pozointzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik dagoen etxe barnean azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina, jakina… Aurreikusitako plana hankaz gora joanen zaio…  Akats, ahuldade eta torpeziaz betetako bi pertsonaia ageri dira, baina aldi berean, dibertigarri eta maitagarriak.

  • NON: Irurita. Damaso Zabalza Gizarte Bilgunea 
  • NOIZ: 19:00