BIDASOALDEKO M8ko MANIFESTAZIOA ARRAKASTATSUA IZAN ZEN


Herriz herri mobilizazioak egin zituzten martxoaren 8an eskualde osoan. Zugarramurdi, Urdazubi, Elizondo, Doneztebe, Etxalar, Lesaka eta Beran emakateak edo elkarretaratzeak izan ziren.
Atsaldean bateratu zuten egitaraua eta Elizondon egin zuten irudian ageri den manifestazioa. Aldarrikapenak garbiak ziren: emakumeek greban gaude bizitza paratu nahi dugulakoz erdigunean eta ez kapitalismoa.