Arranbelari aunitz badira eta horiei guztiei begira
gure komunikazio-geziak zorroztera gatoz, Baztanen indarrean ditugun afera
nagusien inguruan gure hitza ahalik eta indartsuen entzun dadin.
Aldaketatik kanpo geratzen dira Arranbelaren urteotako
ibilbidean erakutsitako konpromisoa, zintzotasuna, eraldaketarako borondatea
eta Baztan justuago bat eraikitzeko grina. Honetan guztian berdin segituko dugu.
Nafarroan aldaketaren alde eta erregimenaren monopolio
komunikatiboa zapuzten segituko dugu, bertatik eta hurbiletik eragiten,
baztandarren kezkei adarretatik helduz, eztabaidatuz eta ondorioak plazaratu
eta zabalduz. Horretarako tresna berritua izango gara, orain arte egin dugun
gisan, herri mugimenduen zerbitzura.
Ea lortzen dugun! Berrikuntzan parte hartzera deituak
zaudete noski, ondoan nahi zaituztegu!
Gure berriak jaso nahi badituzu edo berrikuntzaren inguruan ekarpenik egin, idatzi helbide honetara: arranbela@gmail.com
Gure berriak jaso nahi badituzu edo berrikuntzaren inguruan ekarpenik egin, idatzi helbide honetara: arranbela@gmail.com