Baztango udalak eta Bidelagun elkarteak, etxeko lanetan
ari diren pertsonen inguruan sentsibilizazio kanpaina abian jarri zuten joan
den azaroan. Honen inguruan ekintza desberdinak antolatuz joan dira. Lehenik
eta behin sektore honetan lanean ari diren pertsonekin bildu eta hauen beharrak
zeintzuk ziren aztertu ziren.
Bilera hauen ondorioz, eta planteatutako beharrak
aztertu ondoren ekintza desberdinak antolatu dira, alde batetik, etxeko langile
bezala aritzen diren pertsonen lan baldintzen inguruko eskuorria egin eta Baztango
etxe guztietara banatu ziren. Eta bestetik, etxeko lanetan aritzeko interesa
duten pertsonei zuzendutako ikastaroak antolatu dira.
5 saio desberdin antolatu dira: oinarrizko erizaintza,
oinarrizko sukaldaritza, euskara, etxeko tresnen erabilera eta azkenik, lan
eskubideen ingurukoa.
Formakuntza saio hauetan 20 pertsonek parte hartu dute
balorazio positiboa eginez. Azkeneko saioa apirilaren 2an egin zen, eta bertan,
saioetan parte hartu zutenei ziurtagariak banatu zizkien Joseba Otondo
alkateak.