Aitzineko urteetan bezala, aurtengoan ere konposta guneetatik atera eta bertatik jendeak eraman ez duen konposta banatzeko deialdia egina zen, Iruritako Loizuko belagian. Hurbildutakoek beren lore edo baratzeetarako emendakin organiko hau eramateko aukera izan zuten.
40 lagun inguru hurbildu ziren hitzordura. 500kilo pasa konpost bahetu banatu zen etxeko loreetarako eta 1000kg inguru eraman izanen zituzten zuzenean eta zetabetik pasatu gabe, baratzeetarako.
Banaketa ekitaldian Udalak auzo konpostaguneen mantenimentuaz arduratzen den Tasubinsa enpresaren laguntza izan zuen. Bertze behin ere giro ederrean joan zen arratsaldea.