Sare Herritarraren piluletan lehena
Mugimendu feministan, bakegintzan eta euskal presoen inguruan lanean ari diren hogei bat emakume bildu zituen Sarek pasa den astean, emakume izateagatik euskal presoek eta haien inguru hurbilekoek jasaten duten zapalkuntza bikoitzaz hausnartzeko eta gaia lantzen ari den taldearen hurrengo pausoak jakinarazteko.
Bi gai izan ziren ardatz: batetik, emakume presoen egoeraz eta bizi baldintzez, eta, bestetik, presoak zaintzeko lanean genero rolak banaketak duen garrantziaz.
Eztabaida eta hausnarketarako bidea zabaltzeko abian jarri dute "Poltsa bete kontu"izeneko egitasmoa. Apirilean aurkeztu zuten dokumentalaren trailerra. Euskal presoen zaintza lanetan aritu diren lau emakumeren esperientziak jasotzen ditu. Presoen sostengu lanak emakumeengan ezartzen duen kargaren gaineko hausnarketa eta orain arte ikusezina izan den lan honen ikusgarritasunaren aldeko lana da.