Urteko egunik luzeena nola amaitu? Arizkun rock-en



Gaur gauean, 23.00etan hasita, eta Arizkungo besten barne, Arizkun rock-aren edizio berria burutuko da, talde hauen parte hartzearekin: ETS (En Tol Sarmiento), Nafarroa 1512 eta, kontzertuari amaiera emateko, Tirri&Tery.  

Antolakuntzak jaialdi arrakastatsua izatea espero du eta horretarako badira arrazoi aski: Arizkungo bestak dira; sarrera dohainik izanen da; akanpalekua ere prestatu da; eta edariak eta janaria izanen da.

Gaur gauerako plan bikaina beraz, udarari ongietorria behar den bezala emateko eta eta talde bikain hauen melodiekin arras ongi pasatzeko!!!