Adiorik ez, Jon, elkarrekin amestu genuen Baztanen bila segituko dugu!

Resultado de imagen de jon barberena



Gaurko egunak hagitz albiste txarra ekarri digu: Jon Barberena hil zaigu. Bertsolaria, idazlea, olerkaria, irakaslea, kirolaria, iritzi emailea … Baztango eta Euskal Herriko euskalgintza eta herri mugimenduek ederki ezagutzen zuten Jon, eta bere kolaborazioak ugari ziren (Baztandarren Biltzarra, Erratzuko kultur elkartea, Bertso eskola, EH Bildu, Xorroxin irratia, Ttipi ttapa, Nafarroako Hitza, Hitzen uberan…).

Bere hutsunea ezin betez, izozturik gelditu gara zorigaiztoko albistearekin. Hemendik besarkada estu bat igorri nahi diegu familiari eta lagunei eta, agur moduan, bere iritzi artikulu batetik bildutako hausnarketa konpartitu nahi dugu zurekin:

“Poesia ez da iraultza, baina, ziur naiz, iraultza ñimiñoena gauzatzeko ere, poesia ezinbertzekoa dela”.

Adiorik ez, Jon, elkarrekin amestu genuen Baztanen bila segituko dugu!