Jarraian Hona, Baztango Udaletik gai honen inguruan bidali den prentsa oharrean aipatzen dena:
UPV/EHUko Uda Ikastaroak
Fundazioa, Baztango Udala eta baserritarren Etxalde mugimenduak bultzaturik, Nekazaritza Politika Bateratuari buruzko ikastaroa burutuko da Elizondon, irailaren
27an.
Landa eremua eta nekazaritza
sektorea esparru estrategikoak dira Euskal Herriko gizarte eta
ekonomiarentzako. Bertara zuzendutako gaur egungo politikak nagusiki Europa
mailatik datoz, Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) eskutik.
Politika honek ibilbide luzea du
Europa mailan eta aldizkako aldaketa esanguratsuak jaso izan ditu bere
ibilbidean zehar. Horrelako aldaketa baten aurrean gara egun definitzen ari
baita 2021-27 aldirako politika honen norabidea. Aitzitik gure gizartean ez da
izan eztabaida nahikorik eta politika arrotza da gizartearen gehiengoarentzat.
Baina NPB eragin zuzena du gure elikadura eta nekazaritza politiketan; eragin
zuzena du zer jaten dugun egunerakoan eta landa eremuaren biziraupenerako;
eragin zuuzena du klima larrialdiaren garai hauetan. Izan ere, nekazaritza
politika elikadura sistema osoaren baitan kokatzen da eta lotura zuzena gure
ingurunearen egoerarekin.
Horregatik, eta Larriali
Klimatikoaren astearen testuinguan, politika honen baitan nekazal sektoreari
eta baserritarrei, landa eremuei eta orohar gure herriei eta herritarroi NPBak
nola eragiten digunaren eztabaida sustatu nahi da, diru laguntzak nola banatzen
diren ezagutzetik eta alternatibak nondik nora jo dezaketen mahaigaineratuz,
NPBan tokiko eragileek jokatu dezaketen papera ardatz bezala hartuz.
Ikastaroaren helburu nagusiak
hiru hauek dira:
Ezagutzan oinarritutako eztabaida
soziala irekitzea Nekazaritza Politika Bateratuaren diru laguntzen banaketaren
irizpide eta emaitzen inguruan.
Landa garapenerako politiken
aukerak aztertu landa eremu biziak bultzatzeko.
Partehartzean eta eztabaidan
oinarrituz, aurrera begirako landa garapenerako tokiko politika publikoen
aukerak eta oztopoak aztertu eta zehaztu.
Horiek jorratzeko izango ditugu
Elizondon gaian adituak diren UPV/EHUko ikertzaileak eta IPES-Food europako
elkarte ospetsuko Francesco Ajena. Eta gaiak eztabaidatzeko mahai-inguruetan lehen
sektoreko sindikatuak eta protagonistak izango ditugu, alternatibak nondik nora
eraiki behar ditugun aztertzeko. Horrez gain, egungo NPBari tokian tokiko
politika publikoen bitartez alternatibak eraikitzen ari diren elikadura
estrategien adibideak izango ditugu, Orduña, Durango eta Baztango elikadura
estrategien eskutik.
Beraz, dei egiten zaie baserritarrei,
herritarrei eta nekazaritza eta elikadura gaietan inplikatua dagoen orori
Elizondora etortzera hurrengo irailak 27an, jardunaldian partehartzera eta
beharrezkoa dugun aliantza soziala ehuntzera; aliantza soziala nahitaezkoa
dugulako hurrengo urteetan sektorean eta gizartean ditugun erronkak josi ahal
izateko.