Aroztegiako jabeek Irtuñean egindako agerraldian adierazi dutenaren arabera, Lekarozko Aroztegia eremuan eraiki nahi duten hotela Hilton katearen esku geratuko da eta 126 gelatik gora izanen ditu. Lanak hasiak omen dira eta 2022. urtearen amaiera aurretik ateak irekitzeko asmoa dutela adierazi dute. Jakina den moduan, hotelaz gain, golf zelai bat eta 200dik gora etxebizitza eraiki nahi ditu enpresa promotoreak fase ezberdinetan.
Berri hau jakin bezain fite, Baztango alkatea den Joseba Otondok Ttipi-Ttapa aldizkariari adierazi dionaren arabera, "Nafarroako Gobernuak udalez gainditukoa den plan sektoriala onartu ondotik, banaketa eremu horretako birzatiketa plana eta urbanizazio proiektua onartu zituen, baina lanak hasi ahal izateko Udalari jakinarazi behar zaio, behin urbanizazioa eginda Udalaren gain gelditzen delako. Baina ez dugu lanak hasiko direla adierazten duen jakinarazpenik hartu oraino".
Proiektu honen guztiaren sustatzailea "Palacio
de Arozteguia" enpresa da, zeina Inmobiliria-Caixa Galiciaren esku dagoen (%50ean) eta bertze erdia partikular ezberdinenean. Hilton hotel katea bestalde, munduko ezagunenetarikoa da, ezagunena ez bada.