Azken unera arte
adi mantentzea eta azaroaren 10ean Nafarroan boto euskaltzale, aurrerakoi,
feminista eta solidario bakar bat ere etxean gera ez dadin lan egiteko beharra
azpimarratu du Bel Pozueta EH Bilduren hautagaiak gaur eguerdian Elizondon egindako ekitaldian.
Oihan Mendo Senaturako hautagaiarekin batera
izan da Pozueta, eta esan duenez, "egun hauetan inkestek emaitza onak
ematen dituztela ikusten badugu ere, guk ez dugu konfiantzarik, guk lanean
jarraitzen dugu azaroaren 10ean nafar feminista, euskaltzale, solidario, soberanista
eta ezkertiarren botorik etxean gera ez dadin".
Bere hitzaldian, EH
bilduko hautagaiak, Nafarroako soberanisten artean eserlekua lortzeko aukera
duen bakarrak, azken aste honetan eginahalak egiteko eskatu dio jendarteari;
izan ere, nabarmendu duenez, Madrilen Nafarroaren ahots propioa egotea,
Estatuko alderdi handien irizpenaren mende ez dagoena, funtsezkoa da.
"Badakigu lor dezakegula, eta horretarako astebete geratzen da jendearekin
hitz egiten jarraitzeko. Zuen babesarekin lortuko dugu boto horiek Madrilera
eramatea eta nafar solidario, feminista, soberanista eta ezkertiar hori berriro
Kongresuan entzutea", laburbildu du Pozuetak.