Emakumeak eta inauteak



inauteak arizkunen bilaketarekin bat datozen irudiak(Argazkia: Pello San Millan)

Baztango Talde Feministak Feminikasten 2.1. deiturapean 2020ko lehen hiruhilekorako antolatu duen agendaren baitan, otsailean, gizakunde bezperan, "Emakumeak eta inauteak" izenpean solasaldi eta argazki erakusketa eginen dira.

Otsailaren 7an, Aitzpea Leizaolak gaiaren inguruko solasaldia eskainiko du eta Gari Garaialdek bere argazki erakusketaren aurkezpen-solasaldia eginen du Arizkungo Gamioxarrean. Argazki erakusketa otsailaren 8ra arte egongo da ikusgai.

Aitzpea Leizaola antropologian eta hizkuntzalaritzan lizentziatua da. Europako antropologian espezializatu zen eta bere ikerketa ardatz nagusiak identitatea, naziotasuna, antropologia politikoaren baitan border studies deritzona, memoria eta ondarea dira.

Gari Garaialde argazkilariak hainbat komunikabide euskaldunentzat lan egiten du. Bostok Photo kolektiboaren sortzailea da.

Jarduera hau Jo ala Jorekin batean antolatua izan da.