Eusko txanpona Ipar Euskal Herriko tokiko
moneta da eta helburua du tokiko ekonomia indartzea, baita ere nekazaritza
herrikoia, euskara eta tokiko merkataritza; ingurugiroa zaindu bidenabar. Txanponak
helburu horiei buruz ibiltzeko konpromisoak eta betebeharrak finkatzen ditu eta
modu horretan, eguneroko hautu ekonomikoen bidez aipatu helburuen aldeko
lanketa egiten du.
Europa mailan tokiko moneta aitzindaria da
Euskoa, Alemaniako Chiemgauer eta Ingalaterrako Bristol Poundaren aitzinetik.
2020 urte hastapenean 1.500.000 inguru mugitzen ari da. Eusko txanponak 3.800
kide partikular ditu, 1.000 profesionaleko sarea, 22 udal eta Euskal Hirigune
elkartea ere bai. Gaur egun 12 langile ditu Euskoak.
Mintzaldiaren izenburua Tokiko txanpona,
tokiko ekonomia bultzatzeko tresna. “Eusko” txanponaren esperientzia da, eta
Euskal Moneta elkarteko lehendakariordeak, Xebax Christyk emanen du, otsailaren
5ean, 20:00etan Arizkunenean. Arras Baztan fundazioaren ustez Baztango tokiko
ekonomia bultzatu nahi dutenendako mintzaldi interesgarria izanen da.