Albaro Soule: "Pandemiari klase kontzientziarekin egingo diogu aurre"



Iragarri moduan, elkarrizketa honekin abiatuko dugu pandemiaren inguruan hainbat ertz eta alderdiren inguruan hausnartzeko abiatu dugun ekimena. Albaro Soule arizkundar gaztea izan da erantzuten lehena, bejoaindeiola! Aldez aurretik, esker mila Arranbelaren partetik zuen aletxoa jartzera prestatu zareten guztioi!

Nola heldu gara hona? Saguzarrek dute errua?
Saguzarrak gu garela nahi dakute sinestarazi, dena aldrebes ikusiz...

Gerran gaude?
Bai...

Zein eragin izaten ari da, pertsonalki?
Beldurra. Baino beldur horrek uste dut sortzen ahal dakule kontzientzia astintzea. Eta egoera huni barne estudio sakon bat egitea.

Pandemia honek denoi berdin eragiten digu?
Sakeleko diruak aginduko du dena...

Jardun esentzialek, gehienek, emakume aurpegia dute. Zer adierazten du horrek?
Jarduera esentzial horiek arras feminizatuek daudela uste dut. Besarkada haundi bat emakume langile guziei!

Baztanen zer egoera uzten ari da pandemia?
Indar errepresiboaren presentzia eta kontrola nabarmena. Diru kalteak gehien bat enpresa ttikietan eta langile autonomoetan.

Baztanen nola egin aurre pandemiari?
Klase kontzientziarekin.

Gizarte hiperkonektatu baten aztarnak ugaritu dira. Interneten topatuko al dugu elkar?
Elkarrizketa hau adibidez goxotasunean eztabaidatzea ongi egongo zen zerbeza batzuekin, hemengo ostatuetako terraza batean. Ezin denez, pues tira..

Egoera honen aurrean, borroka da …
Behar, beharrezkoa. Eremu guztietan, gazteei begiek erekitzeko, gazteek borrokan jarraitzeko, langileari eta gizarteari begiei erekitzeko. Konpromezua eta antolakuntza.

Liburu baten irakurketa gomendatuko al zeniguke. Zergatik?
ETAren Zuzendaritzarekin azken elkarrizketa.

Bertze liburuaren parte bat gomendatzen ahal baldin bada, hau utziko nuke:  El tiempo de las luces (entrevista con Arnaldo Otegi). Hemen uzten datzuet pasarte bat: "... Como la que expresó Rufi Etxeberria en un momento del viaje: “Este modelo de negociación y de estrategia está agotado”. Esa frase puso las bases de lo que luego ha sido el cambio estratégico de la izquierda abertzale.

En el preciso momento que Rufi hizo esa reflexión, veíamos desde el pasillo de nuestro tren a lo lejos la ciudad de París... Así que, en ocasiones, he pensado que aquella frase inauguró el debate estratégico en la izquierda abertzale en un escenario cargado de simbolismos y belleza: atravesando la Ciudad de la Revolución y las Luces".

GORA HERRITARREN BAZTAN!