Krisia kapitalak ordain dezala



Maiatzaren 25ean burutu zen Baztango Elkartasun Sarearen lehen bilera, Elizondoko plazan. Bilerako argazkia da sartu duguna.

Bestalde, mobilizazio nazionala deitua izan da “Krisia kapitalak ordain dezala” lelopean, ekainaren 6an, 18.00etan, Euskadi Plazan (Iberdrola Dorrea).

Antolatzaileek diotenez, "Covid_19 birusa krisi ekonomiko eta sozial ikaragarria eragiten ari da. Jada herri eta langile sektoreak ari gara ordaintzen.

Langileak pobretu dituen 2012ko Lan Erreforma bertan behera uzteko akordioak eragin duen zalapartak agerian utzi du boteretsuak ez daudela kontzesio txikiena ere egiteko prest.

2008an ez bezala, krisia ez dugu behekook ordaindu behar. Orain da unea".