Telelana: emakumeok berriro etxera bueltatzeko tresna

La cara oculta del teletrabajo: provocará un aumento de la ...

Oraingoan, Arantza Vazquezen "Telelana: langileon esplotaziorako eta emakumeok berriro etxera bueltatzeko tresna" artikulua irakurtzea proposatzen dugu.

Vazquezen iritziz, "telelanean ziharduten emakume askok kontziliazio neurriak edota eszedentziak hartu dituzte umeak edo menpekotasuna duten pertsonak zaindu ahal izateko. Telelana atzera pauso itzela izan da emakumeontzat, gure lana eta bizi baldintzak gehiago prekarizatu dira".

Goazen lan baldintza duinak eta kontziliazio eta erantzunkidetasun politikak erdigunean jartzera eta zaintza sistema publiko bat borrokatzera. Kapitalaren aurrean, bizitzak. Telelanak ez gaitzala kaleetatik aldendu, ez diezakigula irabazitako eskubideak kendu.