Izterpeko Matxinada ekimenaren iraileko martxa prest

 


                          

Izterpeko Matxinada taldeak prest du iraileko irteera: irailaren 25ean izanen da, klimaren aldeko ekintza egun globala deitua dagoen egun berean. 

Egun horri helduko dio beraz, Izterpeko Matxinada taldeak, bere hileroko zita egiteko, eta oraingoan, hitzordua Elizondoko plazan izanen da,  19.30etan, bizikleta gainean Elizondo eta Elbete artean ibiltzeko.  

Hilero egiten ari diren deialdi hauek lelo eta aldarrikapen berari jarraitzen diote: Aldatu sistema ez  klima. Animatu!!!

Argazkia: Ondikol.