Burgosko prozesu historikoa egin zenetik 50 urte pasa diren honetan, frankismoaren amaiera azkartu zuen gertakari hura gogoratzea dagokigu guztioi.
Telesforo Monzonen hitzak dira gertakari hura nabarmentzeko hautatu direnak: Ezpatari nagusitzen zaio herria. Izpiritu hura gogoratuz eta gaurkora ekarriz, hainbat independentistek manifestu bat sinatu eta aurkeztu dute, Arranbelaren iritziz gure irakurketen artean leku bat egitea merezi duena.