19an, gu ere joanen gara!!!





Datorren abenduaren 19an, larunbatean, kontzentrazioa burutuko da Elizondoko Zahar Etxea babestuz eta inguratuz, 11.00etan, Langileen Komitea, Elkartasun Sarea eta Pentsionisten Sareak antolatuta.

Duela hainbat hilabete txaloak izan ziren nagusi zaintza alorreko lanaren inguruan, baina ikusi denez txaloak ez dira urrunago joan eta zaintza alorra babes eta sostengu premian dago, beste behin ere. 

Errealitate honi erantzunez, Arranbelatik ere gure aletxoa jarri nahi izan dugu abenduaren 19ko kontzentrazioa bultzatzeko eta, horrela, "ni ere joango naiz" gisako bideo bat prestatu dugu horretarako prest agertu direnekin.