Akitaniako Prefeturaren ordenez Ipar eta Hego Euskal Herri arteko zortzi muga itxi ziren aurreko astean, Izpegikoa haien artean. Bestalde, azpimarratzekoa da azken hilabete hauetan etengabeko presentzia militarra inposatu zaigula herritarroi, okupazio giro bat sortuz.
Larunbat honetan, ilbeltzak 23, 15.00etan, elkarretaratzea eginen dugu Izpegiko lepoan Baztango eta Baigorriko jendeak, egoera hau salatzeko.