Izpegiko lepoan mugarik ez!


"Herri bat gara, mugarik ez!" lelopean elkarretaratzea burutu da larunbat honetan, ilbeltzak 23, 15.00etan abiatuta, Izpegiko lepoan, Baztango eta Baigorriko jendeak deituta, mugen itxieraren egoera salatzeko.

Akitaniako Prefeturaren ordenez Ipar eta Hego Euskal Herri arteko zortzi muga itxi ziren aurreko astean, Izpegikoa haien artean. Bestalde, azpimarratzekoa da azken hilabete hauetan etengabeko presentzia militarra inposatu zaigula herritarroi, okupazio giro bat sortuz. 

Jende aunitz bildu da Izpegiko lepoan, adin guztietakoa, elkarretaratze bikaina osatuz! Jarraian bertan hartuak izan diren hainbat irudi: