Patxi Urrutia: "Sare eta Iparraldean sortu direnak beharrezkoak dira"




Urtarrilaren 9an, Euskal Herriko gainontzeko herri eta auzoetan bezala, arratsaldeko 17:30etan, Elizondo eta Erratzun preso eta iheslarien etxeratze prozesu eta elkarbizitza eta bakearen alde bilduko gara. Deialdi hau bultzatzeko, Arranbelak hainbat preso ohirekin elkarrizketak burutu ditu. Gaurkoa, bigarrena duzue, Amaiurko Patxi Urrutiari egina. 

Presoekin harremanik baduzu? 

Ez dut harremanik presoekin.

Zer ari da gertatzen euskal preso politikoekin? Haietako gehienak kide izan zituen erakundeak bere jarduera bukatu eta kasik 10 urtera giltzapetuta eta salbuespen egoeran jarraitzen dute. Zergatik?

Gure eguneroko lan politikoan ez dago nahikoa koordinatua presoen askatasunerako defensa. Boterearen filosofia indartsu dabil. Eta gurea indarra galtzen ari da. Terrorismoak hil zuen Muguruza eta inork ez zuen zigorrik jaso. German, Montejurra, Gazteiz... Horko terroristak kalean daude, eta horien inguruan diskurtso bat landu behar dugu.

Azkenaldion hainbat mugimendu ikusten ari gara. Esanguratsuak?

Gehiago da eginbehar bat ilusiozko mobida bat baino.

Bien bitartean, gaisotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen kopurua gorantz doa. "Ikaratzeko moduko egoera" dela aipatu izan da. Nola egin aurre egoera honi?

Terrorismoa da. Tortura da. Kontradizioak bilatu behar ditugu eta atera behar ditugu. Zertaz ez da aipatu egiten Rosonekin egin zen negoziazioa?

Urtarrilaren 9rako mobilizazio deszentralizatuak deitu ditu Sarek. Hainbat mobilizazio eta protesta burutzen dira urtean zehar... Euskal presoen kontuak ba al du gaur egun behar besteko irismen eta babes sozialik?

Sare eta Iparraldean sortu direnak kristoren garrantzia dute, beharrezkoak dira eta babes soziala handitu behar da. Definizio berriak bilatu behar dira. Gure presoak ez dira terroristak. Kide asko daude mugitzen, adineko jendea... Metodoak berrikusi eta berraztertu behar dira.

Kalkuluak eginak daude eta azken presoa 2057an aterako omen litzateke espainiar legediaren arabera. Noizko preso, iheslari eta deportatu politikorik gabeko etorkizuna?

2057 urte arte presoak irautea onartezina da. 1080 etorkin hil ditu Mendebaldeak Mediterraneo itsasoan eta ez da ezer pasten. Eta hori terrorismoa da. Hitzak adierazten dutena argitu behar dugu. Eta diskursoak berritu. Jende guzien aurrean defendatu behar dugu gure presoak borrokalariak direla. Hiltzaileak Solana bezalako politikariak dira eta Jugoslabian hildakoen erantzule.

Zer desio duzu 2021ari begira?

Datorren urte xahar egunean denak, bakoitxa bere etxean egotea. Preso guziak kalean.