Taupada: hausnarketa eta ekintza feministarako guneak




Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakume gazteen ahalduntzerako Impulso-Taupadaren bigarren edizioa abian jarri du. Konfiantzazko espazio seguru batean esperientziak partekatu nahi dituzten emakume gazteei zuzenduriko doako programa bat da.

Saioak leku ezberdinetan eginen dira, baita Baztanen ere. Arizkunenea Kultur Etxean izanen da, martxoaren 5ean, arratsaldeko16.00etatik 19.00etara. Esteka honen bitartez izena eman dezakezue programan.

Hemen klik eginez estekaren bitartez, aurreko edizioko bi parte hartzaileen testigantzak ikusi ahal izango dituzue:

Informazio gehiagorako, 848 42 04 04 zenbakira deitu dezakezue, programasinai@navarra.es posta elektronikora idatzi, edota 689 02 61 06 ra whatsapp bat bidali.