Baztago Udalak 2021/02/25ean egindako osoko bilkuran, emakumeen nazioarteko eguna dela eta, batez adierazpen instituzionala onartu zuen aho batez, jarraian azaltzen dizueguna:
"Krisi sanitario, sozial eta ekonomiko honek agerian utzi du pertsoná eta bizitza guztiak balioetsiko dituen eredu ekonomiko eta sozial baten alde lan egiteko beharra. Horixe da ekonomia feministaren zutabeetako bat. Abiapuntua, jasangarritasunarekin zerikusi gutxi duten gizarte eta ingurumen mailako ondorio ugari sortzen dituen eredu ekonomikoari alternatibak eskaintzeko. Garapen ekonomikoak garapen soziala eta ingurumen-oreka behar dituelako.
Azken urte honetan, pandemiak eragindako egoerak are ageriago utzi du gizakion zaurgarritasuna. Zaintza-lanen krísi honek dagokien balioa emateko beharra erakusten du/ den-denok zaintzeko eta zainduak izateko beharra dugulako gure bizitzetan zehar. Horrez gain, ingurunea zaintzea beharrezkoa da bizigama eta osasungarria izan dadin, ekodependenteak eta interdependenteak baikara.
Horregatik, zaintza-lanek bizitzaren biziraupenerako duten garrantzia aitortzen badugu, zaintzeko betebeharra aitortuko dugu, eta horrekin batera, honek dakarren lana banatzeko beharra zaintza-lanak modu justuan eta erantzunkidean gara daitezen.. Hala ere, zaintza-lanekin lotutako lanak eta enplegua emakumeen esku egon izan dira historikoki, eta hala jarraitzen dute, ikusezin eta gutxietsiak. Emakumeendako lan handia dakar horrek, lanaldi bikoitzak eta hirukoitzak, kasu askotan irabazi ekonomikorik gabe. Horregatik hitz egiten da "pobrezíaren feminizazioa" kontzeptuaz, emakumeek askoz gutxiago daukatelako ekonomikoki eta zaintza-lanak haien gain hartzeak ondorioak dituelako emakumeen bizi-proiektuetan (lan-prekarietatea, mendekotasun ekonomikoa, pentsio txikiagoak, inpaktu emoziónala...).
Errealitate horren aurrean, Toki-erakundeek politikak garatu dituzte egoera hori aldatzeko. Hasiera batean, bateragarritasunerako neurri eta baliabideekin, Toki Itunen programaren bidez, eta, gaur egun, planteamendu berriak txertatuz zaintza-lanak ikusarazteko eta erantzunkidetasuna sustatzeko, horiek baitira emakume eta gizonen srteko berdintasunean aurrera egiteko funtsezko ardatzak.
Zaintzarik gabe ez dago bizitzarik, eta bizitzárik gabe ezin da garapenik egon. Zentzu horretan beharrezkoa da planteamendu horiei guztiei balioa ematea eta txertatzea garapen ekonomiko eta sozialari lotutako etorkizuneko politikak diseinatzeaz arduratzen diren agenda publikoetan.
Horregatík guztiagatik, toki-erakunde garen aldetik, HONAKO KONPROMISO HAUEK adierazí nahi ditugu:
• Bizitzaren jasangarritasuna politika publikoen erdigunean jartzea eta lehentasunezko lan-ildo gisa sartzea Udaleko agenda politikoan eta tokiko garapena sustatzen duten ekintzen diseinuan.
• Ikusaraztea eta balioestea bizitzaren jasangarritasuna ahalbidetzen duten eta -nagusiki emakumeek egiten dituzten zaintza-lanak.
• Herritarrak sentsibilizatzea banaketa justua eta bidezkoa lortzeko, familietan zaintza-lanen erantzunkidetasuna sustatuz.
• Aitortzea mugimendu feministak arlo honetan egindako ekarpenak eta lana".
Bidenabar, Baztango Udalak hainbat ekimen ere antolatu ditu, hauexek:
Martxoaren 7an, helduentzako antzerkia: "Matriuska", Kamikaz kolektiboak&Ttak teatroak-en eskutik, 19.00etan, Iruritako Gizarte bilgunean.
Martxoaren 8-26a bitarte, erakusketa: "Hemen baditun 14 (emakumeak euskara sustatzen). Ordutegia: 17.30etatik 21.00etara, Arizkunenean, lehenengo solairuan.