Herriaren hitza errespetatu: Aroztegia gelditu












Jarraian Aroztak plataformak gaurko egunean egindako irakurketa pasatzen dizuegu:

"Gaur hemen elkartu gara Aroztegiako Pelotazo Urbanistiko txikitzailea salatzeko eta gelditzeko!!!

PSIS bidez tramitatu dute proiektu hau. Baina zer da PSISa?

PSISa trikimailu juridiko bat da. Bertako Administrazio eta herritarren erabakien gainetik pasatzeko eta proiektua inposatzeko, interes orokorraren izenean.

Herritarrei lurrak ebasteko. Erabakitzeko ahalmena ebatsi ziguten lehenik. Hori da PSISa!!!

Herritarrok hasieratik ulertu genuen gutxi batzuen intereserako baino ez zela eta aunitzen kalterako. Horregatik egon diren bi herri galdeketetan (Lekaroz herrian lehenik eta Baztan mailan ondoren) herritarrok ezezko borobila eman genion proiektuari.

Proiektu pribatu bat interes orokorrekoa?

Proiektu honek gure herria gaur den bezala suntsituko luke!! (gure begiz ikusi dugu aste honetan barna!!!) Gure hizkuntza, kultura, bizitzeko modua hankaz gora paratuko luke!!! Herri bat suntsitzea al da interes orokorrekoa?

Kasu!!! Gaur, Lekarozko herritarrak gara bihotza minduta dugunok. Baina proiektu hau gelditu ezean aurrekari arriskutsu bat izanen litzateke. Bihar, Baztango edo Nafarroako bertze herri batean ibiltzen ahalko dute PSISa, holako bertze proiektu pribatu txikitzaile bat aintzinet eramateko.

Ezin dugu hau onartu!!! PROIEKTU TXIKITZAILE HAU BAI ALA BAI GELDITU BEHAR DUGU !!

Hamaika aldiz erran dugu eta behar den guzietan errepikatuko dugu"