Baztango talde ekosozialak Baztan uhaldea eta uhaldearen ekosistema hobekiago ezagutzeko ibilaldia antolatu du Arturo Elosegi, Ekologian katedraduna den EHUko irakaslearekin.
Ibilaldi honekin jendeen artean hainbertzetan aipatzen diren aferei buruz solastatuko da: errekaren karratze edo dragatzea beharrezkoa ote den; uhaldearen bazterreko landaretza eta zuhaitzak moztu edo utzi behar ote diren, uhaldea bideratzea merezi ote duen; uhaldea osasuntsua den edo halakorik nola lortzen den; uhaldearen ingurumen balioak…
Ibilaldia urriaren 3an eginen da, goizeko 11:00etatik 13:00etara, Elizondoko plazatik abiatuta. Elizondon barnako ibilaldia izan da, zailtasunik gabea.
Parte hartu nahi dutenek aitzinetik izena eman beharko dute, urririk: antolakuntza@eskolaekosoziala.eus –erat idatziz.