Sare mugimenduak deituta, irailaren 29tik urriaren 2ra, ibilaldi batek Nafarroa zeharkatuko du presoak etxeratzeko prozesuari bultzada emateko asmoz. "Presoak etxeratzeko prozesua ezinbesteko ekarpena dela ulertzen dugu bizikidetza demokratikoaren esparru bat sendotzeko eta, horri esker, indarkeriak eta sufrimenduak markatutako ziklo historiko luze bat ixteko".
352 kilometroko ibilaldia izango da, 350.000 pauso inguru, milaka nafarren oinek emango dituztenak guztiontzat bakea eta askatasuna dakartzan helmugarantz aurrera egiteko helburuarekin.
Baztango kilometroei dagokionez, irailak 29, asteazkena, 19.30etan hitzordua deitua dago 19.30etan, Elizondoko Gaztetxean, 21.00etan Igantzitik pasako den txandan parte hartzeko.