Turismoa nola antolatu




Turismoa nola antolatu mintzaldia antolatu du Baztango EHBilduk eta horretarako Daniel Oltzomendi gonbidatu du, Euskal Hirigune elkargoko Turismo Iraunkorreko kontseilaria, Izura-Azmeko alkatea eta EHBaiko kidea.

Turismoaren antolaketari buruz aritzerakoan tokiko garapenaz, lurraldeaz, etxebizitza eta kulturaz arituko dira. Eta horren araberako plangintzetaz eta arauketaz. Horretarako Ipar Euskal Herriko esperientzia baliatu nahi du Baztango EHBilduk.

Mintzaldia azaroaren 11an izanen da, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, atsaldeko 19:00etan.