Biolentzia matxista pasatzen ari da

 

Azaroaren 25a dugu gaur, Genero Indarkeriaren Kontrako Eguna. Borroka egun gisa landu dute Iñarrosi taldeak eta Baztango Talde Feministak eta, honen harira, hainbat ekimen antolatu egunean zehar, hauek:

  • Egunean zehar, biolentzia matxista salatzeko ekimen anitzak Baztan osoan zehar.
  • Arrats partean, 20.00etan, afari autogestionatu (ez-mistoa) Baztango Gaztetxean. Antolatzaileek afari autogestionaturako bertzeekin partekatu daitekeen plater bat ekartzea eskatu dute, itzuli zaratatsurako kamiseta beltz bat eta burrunba ateratzeko tresnaren bat.
  • 22.00etan, itzuli zaratatsua (ez-mistoa) Baztango Gaztetxetik.
  • Ondotik, genero zapalduen besta (ez-mistoa) Baztango Gaztetxean.