Baztango Talde Ekosozialak petrolioaren agorraldiaz gogoeta egiteko 1991etik 1996rat Kubak bizi izandako aldi bereziaz ari den dokumentala emanen du.
1991ean Sobiet Batasuna desegin zelarik Karibeko herrialdea petroliorik gabe gelditu zen, Ameriketako Estatu Batuen blokeoak gogor estutzen zuela; horrek guztiak gainbehera ekonomikoa handia ekarri zuen. Egoera horretan Kubako gobernuak eta herritarrek egoerari buelta emateko egin zituzten eginahalen berri ematen du dokumentalak, bereziki aztertuz hiriko nekazaritza, energiaren menpekotasuna eta iraunkortasuna.
Talde Ekosozialak gogoratzen digunez, Kubaren oinarri energetikoa gainerako herrialdeen idurikoa zen garai horretan, petrolioaren menpekoa; hortaz, han gertatutakoa ikasteko baliagarria izaten ahal da oraingo krisi energetiko aldian, nekazaritzan, garraioan, medikuntzan eta bertze industrietan gerta daitekeena jakiteko.
Dokumentala abenduaren 14an emanen dute Arizkunenea kultur etxean, atsaldeko 19:00etan.