Baztango Liburutegi berria ireki dute

(2010ko ilbeltzeko arranbelan argitaratutako informazioa)
Elizondon dagoen Baztango liburutegia eskas gelditu dela
ez du inork ezbaian jartzen, eta aterabide bat behar duela ere ez.
Baino aterabidea zein da? Udaletxeak, inorekin solastatu gabe Elizondoko Abastoseko plazan liburutegi berri eta handi bat egin nahi du. Alta, Baztango Tokiko Agenda XXIean liburutegi mugikor baten aukera bildu zen. Baztan 15 herriko errealitatea dela kontuan hartuz, beharrezkoa da errealitate konplexu horretara hobekien egokituko den hautua egitea, eta horretarako, orain artioko inertzia zentralizatzaileekin akitu behar da. Hala, liburutegi handi eta bakar baten alde egin beharrean, zentzuzkoena, liburutegi ttikiagoko bat, eta horren osagarri mugikor bat egitea litzateke.