Bertze istripu bat N-121-An

Orain dela hilabete bat bezala kamioi eta kotxe baten arteko istripua izan da Sunbilla eta Doneztebe artean. Eta emaitza berdina ; hildako bat. Hildakoa bere lanera zihoan baina ez da ailegatu bere lanpostura, kamioilaria ere lanean ari zen. Lehenik eta behin gure doluminak familiakoei, pasatzen ari diren momentu gogor hauetan. Prentsa ohar onen bidez Baztan-Maldaerreka-Bortziriko Ezker Abertzaleak bere haserrea agertu nahi dugu:


  • Gaur den egunean dauden lan baldintza exkaxak eta denbora estutzeak, txoferrak limitean ibiltzeak ekartzen du eta kamioien abiadura izugarri azkartu da azken urteotan.
  • N-121-A errepidea orain dela guti moldatua dute eta segurtasuna saldu digute, baina errepidea gehiago ezagutu ahala gero eta abiadura handiagoa hartzen dugu, horrek ekartzen duen arriskuarekin eta gure dudak baditugu ea errepide hau abiadura hauek onartzeko prestatua ote dagoen.
  • Sunbillako herritarrak ederki dakite zer den errepidea honen ondoan bizitzea eta hiltzea. Ez da kasualitatea egin dituzten errepidea mozketetan galdetu izana zenbat hildako behar diren errepidea bateko arazo bat konpontzeko.
  • Bi hildako errepidea zati berdinean hilabete baten barrenean kasualitatetik haratago doa.

Ezker abertzaletik zera eskatzen dugu:
  1. Errepidea zati hau puntu beltza izendatu dezaten.
  2. Errepidea bera ongi diseinatua ote dagoen begiratzea eta gaur egungo legeak betetzen ote dituen (peralteak,  kurban radioak,..)
  3. Neurriak hartzea puntu honetan, abiadura moteltzeko.