Baztango ezker abertzaleak deituta legalizazio prozesuari buruz eta hauteskundeei buruz aritzeko batzarra egin zen ortzegunean baztango txoko batean. Ezker abertzaleak bizi duen salbuespen eta jazarpen egoeraren ondorioz deialdia ezin izan zen publikoki egin, eta, dudarik gabe, antolatzaileen borondatearen kontra, interesa eduki zezakeen jende anitz hitzorduaren berri jakin gabe gelditu izanen zen.
Batzarrean hogeita hamar lagun inguruk partehartu zuten, eta, bertan, ziklo berri honetan ezker abertzalearen legeztatzeak eta hauteskundeek duten garrantziaz ohartarazi zen. Eskenategi demokratikoa eraikitzeko bidean, eta aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko ildoan ezker abertzalaren legeztapena nahitaezkoa dela azpimarratu zen.