Azaroaren erdialdera lehertu zen berriz ere afera. Ez zen kontu berria. Iazko ekaina alderako hemeroteka begiratu bertzerik ez dago garai hartan ere hiltegiko egoera eta kudeaketa bertako komunikabideetan izan zuen oihartzuna ikusteko. Huntekoan, aferaren larritasuna ikusirik (hiltegia behin betiko herstea gerta zitekeela) isilpeko lana eta laguntza bulkatzeko erabakia hartu zuen ezker abertzaleak. Oraindik afera ez da konpondu, baretu berterik ez da egin. Gauzak hola ezker abertzaletik publiko egin nahi dugu gure iritzia, garbi adieraziz hiltegiaren inguruan hartzen ari diren erabakiak ez dutela arazoa errotik konpontzeko bidea ematen eta ondorioz luze gabe lan gatazka berrien aitzinean egon gaitezkeela. Hemen gure iritzia