Abiatu da Baztango herri programa 2011ekimena



herriprograma2011 ekimena aurkeztu genuen atzo, otsailaren 8an, asteartea, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Ekimen honen bidez, heldu diren udal hauteskundeei buruz udal mailan aldalketa sozial eta politikoa bulkatuko duen herri programa egin nahi dugu, modu partehartzaile eta herrikoian, baztandar guztiekin egonez, solastatuz eta eztabaidatuz.
Argazkian ageri denez herriko sektore desberdinetako ordezkariak egon ziren: sindikalgintza, kultura, kirola, herri mugimendua, gazteria, irakaskuntza eta ezker abertzaleko oraingo eta lehengo zinegotzi batzuk ere bai. Zure ahotsa gure hitza agiria aurkeztearekin bat, herriprograma2011 egiteko erabiliko ditugun bitartekoak aurkeztu genituen.

 Herri programa egiteko eta herritar guziei partehartzeko aukera eskaintzeko ondoko egunetan Baztango etxe guzietara inkesta bat igorriko dugu. Gainera Baztango herritar ta eragileekin elkarrizketak, mintegiak eta bilkurak eginen ditugu.
Bertzalde heldu den asteartean, otsailaren 15a, Herri Programa ekimenaren berri emateko solasaldia antolatu dugu, atsaldeko 8etan Arizkunenea kultur etxean.
Otsailaren 24an berriz, udal programa eta eraldaketa soziala izeneko solasaldia antolatu dugu.
Hunekin batean tarteka-marteka herrietan barna xapitoak paratuko ditugu puntu informatibo gise.
Guzi hau bideratzeko, ondoko egunetan bulego bat inauguratuko dugu, herri programaren bulegoa hain zuzen ere.

Iruzkinak