Akitu dugu diagnostikoa, ekarpenekin osatu dugu, eta behin betiko txostena txukundutakoan izanen duzue eskuragarri.
Oharra: Behin betiko testua txukundu bizkitartean ‘labean ditugu’ atala
eta diagnostikoaren zirriborro ezberdinak ez dire eskuragarri izanen
eta diagnostikoaren zirriborro ezberdinak ez dire eskuragarri izanen
Joan den abenduaren erdialdeaz gero baztango egoeraren diagnostikoa arloz arlo egiteko lana abiatu zuen baztango ezker abertzaleak. Diagnostikoa, bistan denez, ez da nahi genuen baldintzetan egin: legez kanporatzea, jazarpena, udaletxeko jarduera jarraitzeko zailtasunak… Baina, sasi guztien gainetik, eta, laino guztien azpitik, militantziaren lanari esker, eta, hamarnaka herritarren partehartze eta prestutasunarekin, gure lana bururatu dugu. Denetara hiruetan hogei jende baino gehiagorekin egon gara, datu pila bat aztertu, eta, guzti horiek zentzu bat emanez ordenatu eta txukunduta, urtarrila hondarrean egindako batzarrean hogeita hamar jenderen aitzinean aurkeztu genituen. Geroztik, ekarpenak eta zuzenketak egiteko tartea eskaini genuen, eta, orain, ekarpen guzti horiek bilduta eta zuzenketak eginda, prozesua akitutzat ematen dugu. Gure mugekin, baina gure konpromezuarekin, esperientzia kolektibo herritar, partehartzaile, interesgarri, aberasgarri eta beharrezko bat izan da.
Ekarpen eta zuzenketak ahoz eta idatziz jaso ditugu. Hemen adibide batzuk:
Gaztedia:
Gaztediaren diagnosian ta Drogaren kontsumoari buruzko atalean,zerbait erran nahiko nuke.
Drogak kaltegarriak ez direla erraten duzuen horrekin ez naiz sobera konforme. Argi dago denak drogak badire ere, efektoak, adikzioa... desberdinak direla. Ta aipatzen duzuen kontsumo arduragabe horrek ekartzen dituela kalteak. Gaur egun kaltegarriak izan, badire, zenbait kasuetan.
Dudik ez, kultura guzietan izan dire, dire ta izanen dire. Baina horrek ez du erran nahi ongi dagoenik. Egoera destruktibo batera ailatzen den ohitura gure kulturan mantendu behar ote dugu?. Ez dugu orokortuko, dudik ez, baina kontutan hartu beharko zela iduritzen zait.
Adibide pare bat: andrea jotzen duen mozkorra, subidona ezin kontrolatuz dena hausten duen kokainazalea, koma etilikoak.... Ta momentuzko hauetaz aparte, luzera kalte egiten dutenak: droga lortzearen interes hutse, drogaren bidezko harremana izatea bakarrik.... milaka okurrituko zaizkigu, seguro.
Ez ditut kondenatuko zenbait droga, baina erez ez dut heroina ardoarekin berdinduko.
Uste dut informazione gehiago sartzea ez legokeela gaizki.
Ados, ta arras, kontsumo arduragabean dela afera, ilegalizazioan.
Komentario bat izan da bertzerik ez.
Lan ederra zuena
GAZTEDIARI BURUZKO DIAGNOSIA HEZKIDETZAREN BARNEAN HIZKUNTZA ATALA
Dugun hizkuntza erabilera arras bortitza da hezkidetzarekiko adibide gisa errain dugu gauza bat gaizki denean “końazo” bat dela eta bertzalde ongi delaik “kojonudo” dagoela. Hau mekanikoki egiten dugu eta arriskutsua gerta daiteke.
Hizkuntzaren erabilera sexista edo desegoki hau gazteen artean erabiltzen da, gazte hizkera gisa definitua dagoen egoera informaletan hain zuzen. Honen gibelean dagoen arazoa euskaraz gazte hizkerarik ez egotea litzateke, horrelakoetan gaztelaniako hiztegirat jotzen baitugu. Euskaraz neurri batean gauza beretsua gertatzen da, “alukeria” hitza txar gisa hartzen badugu, emaztekiekin lotuko genuke, baina “cojonudo” errateko xarmanki, arras ongi, ezin hobe... erratea nahikoa da.
Euskara:
EUSKARAREN DIAGNOSTIKOA, UDALA ATALA
Hamahiru zinegotzitarik lauk euskaraz ez jakiteak zer ondorio dakartzan argi dago: Udaleko kideek Udal Bilkuretan, ahoz zein idatziz, erdaraz egiten dute nagusiki. Batzordeen txostenak ere erdaraz izaten dira. Udal administrazioa euskalduntzeko lehenbiziko urratsa Udala osatzen duten alderdietako zinegotziak euskaldunak izatea izanen da, erakunde batean euskarak duen presentzia neurtzerakoan garrantzia handia baitu arduradunen jokaerak. Ildo honetatik kontuan hartzekoa da herritarron zeregina, baztandarrok eskubide osoa baitugu Udaletxerat joaten garelarik ahoz zein idatziz euskaraz artatuak izateko. Baina zein hizkuntzatan komunikatuko gara herritarrok zinegotzi hauekin egon behar dugularik? Udaletxeko plenoen aktak gaztelania hutsez idazten dituzte, eta horrelaxe ailegatzen zaie alkateei etxerat. Batzar Nagusietako aktak berriz, bi hitzkuntzatan idazten dituzte.
Sozioekonomia::
a) Lekarozko auzoetan AROZTEGIA jarri duzue auzo bezala eta ez da horrela. Aroztegia jauregia eta horren jabeak dituen inguruko lurrak da. Aroztegian berez ez da inor bizi. Auzoaren izena TELLERI da, herrian TELLARI erraten diogu.
Garrantzitsua iduritzen zait aldatzea ze udalak LAP/POT-eko bidalitako eskutitzan auzoen erdigunea markatzea eskatzen zitzaien herriei. Lekarozen zehazki herriko batzarrak Aroztegiako eremutik kanpo jarri zuen erdigune hori Udalaren jokaldia justuki Aroztegia TELLARI auzoko erdigunea hor jartzea zelakoz, gure ustez. Horrela POT berriak erraten du erdigune inguru horretan metro zehatz batzuetara bakarrik eraiki daitekeela
b) diagnosian agertzen diren ekoizpen ekologikoko produktutik aparte Lekarozen bai sagardoa (LARRALDEA SAGARDOTEGIA) eta bai kiwi-ak (KIWI BAZTAN) ekoizpen ekologikokoak direla..
Hezkuntza:
a) Lekarozen:
65 irakasle
b) Hezkuntza diagnosia eta gazteena ikusita, bigarren huntan agertzen den HEZKUNTZA atalan agertzen diren zenbait puntu aipatzea garrantzitsua iduritzen zait:
Batetik Hezkuntza ofiziala kontutan hartu dela bakarrik, Gaztediaren diagnosian aipatzen den bezala, familikoa ere aipatu gabe gelditu delakoz.
Bertzetik ikasleen ikuspuntua aipatzen den parrafoak:
- Ikasle-irakasle harreman hotza
- Ikasketak pasiboak direla ikusten da eta aktiboagoak izan beharra aipatzen dute: hots, klaseak parte-hartzaileak izatea, zentroko legeak denon artean adostea, irakasgaiak matematika, ingelera, geografia, etabar ikasteaz gain, bizitzarako behar ditugun gaiak lantzea, errespetua, elkarbizitza, jendearen aurrean hitzegitea, erlazionatzea…
- Baztanen ikasteko aukera eskaxak gazte dinamika puskatzen duela, inplikazioa eta parte harztea mugatuz
Kultura:
ARTE PLASTIKOAK (margolariak atala aldatzeko)
Arte plastikoetako arlo guziekin egoteko aukerarik izan ez badugu ere, pinturaren arlotik bertzeen berri izan dugu pixka bat.
Hasteko bereixtu beharra dugu Udaleko Kultur Etxetik egiten den lana edo pintoreek/ artesauek/esku langileek… beren aldetik egiten dutena.
Orokorrean erraten ahal dugu antolatuak ez badira ere, arlo honetan badela ikastarorik eta erakusketa franko.
Kultur Etxean
- Urte osoan izaten da erakusketaren bat edo bi batera, baina aukeratzeko orduan erizpideak nahiko subjetiboak dire, batere argi. Erakusketa mota guzietakoak izaten dire: pintura, eskultura, eskulanak, argazkiak, informatiboak….
Normalki pintoreei ez zaie erakusketarengatik pagatzen. Salbuespenak badaude ere. 300 € inguru pagatzen zaie konbidapenak kartelak ta inaugurazioa egiteko.
- Udan pintatzen ikasteko ikastaro bat antolatzen du.
- Urtean barna haurrekin eskulanetako ikastaroa.
- Oteiza museoan ikastaroak (estanpazioa adb).
- Haurrekin erakusketa gidatu bat egin zen “Iparraldetik hegoaldera” erakusketan.
Udako pintazteko ikastarotik abiatuz margolari talde bat biltzen da hilabetero kanpoan pintatzeko. Interesa duenarendako edekia da talde hau.
Margolari bakoitzak antolatzen du bere erakusketa ahal duen moduan, udaleko aukerik ez badu: etxe partikularretan, herrietako herriko etxeetan, bajeretan…
Aukerak/beharrak:
- Hezkunta mailan dagoen hutsunearen ondorioa izanen da seguraski, baina jendea beldurrarekin iksuten da arte plastikoetan parte hartzeko. Hontaz aparte ohitura gurtti dago erakusketara joateko ere. Behar bada bertze modu batez antolatu beharko ziren erakusketak berak.
- Haur eta Lehen Hezkuntzan gero ta gehiago lantzan bada ere, ez du jarraipenik Baztanen egiten diren ekitaldi/erakusketeekin. Didaktika falta somatzen da eskoletatik aparte.
- Bigarren Hezkuntzan hutsa haundiagoa da. DBH-en, gutti bada, zerbait iten dute. Uste dut lehen ta bigarren mailakuak astean pare bat ordu izaten dutela plastikarako. Gauza da sormen lanari ( izaten ahal dela idazlanetan, arte plastikotan, antzerki lanetan, musikan...) irakaskuntzan ez zaiola merexi duen tarterik uzten. Zenbat eta aitzinago gan ikasketetan orduen eta legu guttiago du sormen lanak.
- Komunikabideen oihartzun eskasa.
- Finanziazioan arazoak.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina