Bea Etxeberriaren tortura testigantza

BEATRIZ ETXEBARRIA 
•  Atxiloketa data: 2011ko Martxoak 1.
• Gorpu poliziala: Guardia Zibila.
• Inkomunikazio epea: 5 egun.
• Epaitegia: Entzutegi Nazionaleko 3º Instrukzio Epaitegi Zentrala. 
• Titularra: Fernando Grande­Marlasca

Atxiloketa eta miaketa
2011ko Martxoaren 1eko goizeko 4'00ak aldera atea txikitzen dute. Iletik oratzen naute eta airean   saloira  eramaten   naute.   Bularretakoarekin   bakarrik   nago   eta   ez   didate   uzten arroparik   janzten   miaketa   osoan   zehar.   Saloian   bortxaz   menderatzen   naute   eta   sofan nagoela  eskuburdinak  jartzen  saiatzen  dira. Haserretu egin ziren, txiki neuzkalako. Eta esaten didate eserita jarraitzen dudan bitartean “ya verás que 5 días vas a pasar”
Miaketan zehar Guardia Zibil asko zeuden. Ganbaran pixka bat mareatu nintzen. Besoetatik oso fuerte heltzen ninduten, markak utzi zizkidaten. Sokazko lokarriak jarri zizkidaten eta miaketak aurrera egin ahala gero eta gehiago estutzen dizkidate.
Etxetik ateratzerakoan mehatxatu egiten naute: nire bikoteari ez begiratu ez hitz egiteko ere. Kotxea zegoen tokira eramaten naute eta miaketa ikustea debekatzen didate.

Bilboko epaitegiko auzi­medikuarengana eramaten naute: Ondo begiratzen naute, eskuburdinengatik markak ditut eskumuturretan, zainak handituak nituen, eta urraduraren bat ere bai. Besoak gorri nituen, ni oratzeko zuten moduagatik, eta uzkurtuak.
 Bidaia:
Patrol batean sartzen naute. Begiak itxita eramatera behartzen ninduten eta bestela beraiek estaltzen dizkidate eskuekin. Entzuten dut beste kotxe batekin topo egiteaz nola hitz egiten duten. Gelditzen dira. “El Comisario” izena zuen Guardia Zibil bat nire bila dator eta beste kotxera aldatzen gara. Oraingoa ez da patrol bat, kotxe normal bat da duen espazioa eta sartzean  duen  altueragatik  konturatzen  naiz. Jada, beste  kotxean, komisarioa  belarrira garrasika hasten zait eta mehatxuka hasten da: “Soy militar y estoy entrenado para matar”. Esaten dit  bi aukera ditudala:  hasieratik hitz egiten hastea, ala ez. Poltsa bat  ateratzendutela nabaritzen dut eta eskuen gainean jartzen didate.
Madrilera   bidaian   kolpeak   eta   kokoteak   ematen   dizkidate   buruan   eta   etengabeko mehatxuak entzuten ditut. Kotxea geldituko dutela eta “te voy a poner en pelotas, te tiro a la  nieve y te voy a  abrir  en  canal”. Komisarioak  bere jaka  kentzen du eta  nire kontra igurzten hasten da. Bere ondoan dagoen beste guardia zibila komisarioa lasaitzen saiatzen da, baina berak ere mehatxatzen nau. Madrilera bidean, birritan egin zidaten poltsa. Bidai osoan   zehar   mehatxuak   eta   garrasiak   belarrira   etengabeak   dira   esanez,   ikusiko   nuela Madrilen zer gertatuko zen.
Komisaria:
Gela   ezberdinak   zeuden:   batean   gainontzeko   atxilotuen   oihuak   entzuten   nituen,   nire bikotearenak barne, eta bazegoen beste bat, beherago zegoena, erabat isolatua nengoela sentitzen nuena eta bertan tratua gogorragoa zen. Lehenengori “gela gogorra” deituko diot eta   bigarrenari   “gela   oso   gogorra”.   Tortura   sesio   gogorrenak   gauean   izaten   ziren,   eta saiatzen nintzen orduak kontrolatzen auzi­medikuaren bisitengatik. Mehatxuak jarraitzen dute eta komisarioak ziega batean sartzen nau eta esaten dit ongi pentsatzeko zer egingo dudan. Bertatik ateratzen naute eta auzi­medikuarengana eramaten naute. Gutxi gora behera astearteko 20'30ak dira. Torturatua izaten ari naizela kontatzen diot. Berriz ere ziegara eramaten naute.
“Gela gogorrera” eramaten naute. Han gainontzeko atxilotuen oihuak entzun ahal nituen. Aulki batean esertzen naute eta eskuak bustitzen dizkidate, elektrodoak diruditen soinu batzuk entzuten ditudan bitartean. Esan behar dut, ziegan nengoenean ere entzuten nituela zarata hauek. Hitz egin behar dudala esaten didate eta arropa kentzen hasten zaizkit erabat biluzik utzi arte. Horrela nagoela ur hotza botatzen didate gainetik. Poltsa jartzen didate 3 aldiz jarraian. Bainera egitearekin mehatxatzen naute. Biluzik nagoela aulki baten gainean jartzen naute lau hankatan eta baselina ematen didate ipurtzulo eta aluan eta objektu bat sartzen didate. Biluzik jarraitzen dut eta manta batean biltzen naute eta kolpatzen naute.Oratzen naute, bultzatzen naute eta lurretik altxatzen naute.
Ziegara eramaten naute berriz ere asteazken goizera arte, auzi­medikua berriz ikusi arte. Berari kontatzen diot tratuari buruz zerbait eta auzi­medikuaren jarrera txarra izan zen. Ziegara bueltatzen naiz eta zerbait “deskantsatzen” saiatzen naiz. Tarte bat pasa ondoren, komisarioa dator, ziegatik ateratzen nau eta gela “oso gogorrera” narama. Han komisarioak berriz ere biluzten  nau. Iletik  tiratzen dit, buruan kolpeak  ematen dizkit  eta    belarrira oihuka esaten dit militarra dela eta hilteko entrenatua dagoela eta “te voy a destrozar todapor dentro para que no puedas tener pequeños etarras”.
Ziegara eramaten naute berriz ere eta handik auzi­medikuarengana (3º bisita). Ez diot ezer esaten, aurreko bisitan izan zuen jarrera ikusita non nik kontatutako tortura testigantza zalantzatan jarri zuen.
Galdeketetan beti egoten zen jende asko, behin 7 ahots ezberdin zenbatzera heldu nintzen. Nire bikotearekin etengabe mehatxatzen ninduten (nola torturatzen duten entzuten dut). Gainera, nire neba atxilotzearekin ere mehatxatzen naute. Esaten didate gainera, traturik ez badagoela, nire gurasoak atxilotzeaz gain nire amama ere eramango zutela “en bragas y que se la iba a follar”.
Azken aurreko eguna:
Komisarioak berriz biluzten nau. Manta bat botatzen dute lurrera. Komisarioak oihu egiten du eta bortxatuko nautela esaten dit, berriz ere. Bera arropa eranzten hasten dela iruditzen zait,   gerrikoa   nola   kentzen  duen  entzuten   dut.  Orduan,  “Garmendia”   deitzen   zen   bat komisarioa lasaitzen saiatzen da, gelatik ateratzen du eta nola hitz egiten duten entzuten dut. Garmendia, berriz sartzen da gelan eta zin emateko deklaratuko dudala esaten dit. Azken egunean, 6 galdeketa arte eduki nituen. Bigarren polizia deklarazioa larunbatean goizeko 5'40etan egiten dut. Bigarren deklarazioa eta gero ez naute berriz biluzten. Deklarazioak   egin   eta   gero   beraien   agresibitatea   txikiagoa   zen,   Iñigo   ikusi   nahi   nuen galdetzera ere heldu ziren. Deklarazioak prestatzen denbora asko ematen genuen, beraiek matxakatzen ninduten esanez zer deklaratu behar nuen.
Mehatxuak Entzutegi Nazionalera heldu arte mantendu ziren. Epaitegira eraman ninduten furgoian bertan, nire alboan eserita zihoan komisarioak, epailearen aurrean dena berretsi behar nuela esan zidan.
Inkomunikazio aldi osoan zehar, auzi­medikuarengana joaten nintzenean izan ezik, begiak estali zizkidaten antifaz ezberdinekin. Bazegoen bat latexekoa zela eta hauts antzeko bat zeukala. Esaten zidaten begiak zabaltzen banituen itsu geratuko nintzela. Nik nabaritzen nuen kentzen zidatenean (auzi­medikuarengana joateko) gero begietan azkura nuela tarte batez. Komisarioarekin nengoenean  terziopelo­ko beste bat jartzen zidaten.
Inkomunikazio aldi osoan hiru guardia zibilekin egon nintzen, nahiz eta galdeketetan jende asko  egoten zen gela  barnean. Batetik, “komisarioa”  eta  “inspektore”  izena zeukatenak. Beraien   artean   lehia   antzeko   bat   zuten   ia   zeinek   aterako   zidan   informazio   gehiago. Bestetik, “Garmendia” zegoen, aurrekoak baino basakeria gutxiago erabiltzen zuen baina berdin berdin mehatxatzen ninduen eta beraiek nahi zutena esateko presionatzen ninduen.Galdeketa batean komisarioak galdetu zidan ia zein gorpu polizialek (GZ, Espainiar Polizia ala Ertzaintza) torturatzen duen hobeto. Etengabe errepikatzen zidan bera militarra zela eta hiltzeko entrenatua zegoela.
Epailearen aurrean deklarazioa ukatu nuen eta torturatua izan nintzela salatu nuen. Esan nion   ez   nuela   berresten   deklarazio   poliziala   ez   zelako   baldintza   normaletan   eman, torturatua  izan  nintzela  eta  jasandako  tratu  txarrak  kontatu  nizkion. Epaileak  orduan, galdetu   zidan   ia   zergatik   ez   nion   ezer   esan   auzi­medikuri   eta   erantzun   nion   berak edukitako   jarreragatik   zela,   zalantzatan   jarri   zuelako   nik   eginiko   kontakizunaren sinesgarritasuna.
Soto del Real, 2011ko Martxoak 6.