Burutu dire kuarteletako batzarrak


60tik goiti lagun bildu ziren asteartean eta asteazkenean Baztango kuarteletan egindako batzarretan. Batzuk merendue lagunduta bertzeek lurreko-suaren epelean, parte-hartze zabala izan zen bilkura guzietan. Kuarteletan batzarrak egitea eskertu zuten aunitzek eta ekarpen interesgarriak bildu ziren hainbat gaien inguruan: Baztango baliabideak, etxebizitza, herrietako eskolak, merkatal zentro handiak, energia aurreztea, udal kudeaketa, heldu diren hauteskundeak, zaborra, ure, hirigintza planak... Ekarpen guziak bilduak Herri Programa 2011 onartzeko eginen den batzarrean aurkeztuko dire. Heldu diren egunetan emanen dugu batzar horren berri.

Iruzkinak