ttipi-ttapa aldizkaritik hartutako berria
Hain zuzen, Nafarroako erresumaren independentziaren alde Amaiurko gaztelua defenditzen hil zirenak gogoratzea zen ekimenaren lehen helburua. Txalaparta doinuen ondotik, 1512-2012 Ekimeneko Patxi Abasolok hartu zuen hitza, Amaiurko defendatzaileen lana goraipatuz. Amaiurko Gaztelu Elkarteko Juan Mari Alemanek eta Julian Rekalde Amaiurko alkateak eskerrak eman zizkieten bertaratutakoei eta herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea defendatzeko aldarrikapena egin zuten. Oroitarriaren aitzinean aurreskua dantzatu eta lore eskaintza egin zen., Amaiurko plazara jautsi aintzinetik. Plazan, Bittor Elizagoien eta Manolo Arozenaren bertsoak eta Mila eta Fabianen jotak euskaraz aditu ziren. Gero, Fermin Valenzia historiadore eta kantari ezagunak Nafarroa Bizirik 1512-2012 Ekimenaren helburuak azaldu zituen eta talde honen egitasmoaren berri eman zuen. Hain zuzen, XVI. mendean Nafarroako erresumaren alde borrokatu zuten gazteluak mugarriztatzeko helburua du Ekimenak eta, aldi berea, ekain hasieran “1512. urtean konkistatuak, 2012. urtean bizirik! izenburupean Iruñean eginen den jaialdian parte hartzeko gonbitea luzatu zuen.
Ekitaldian parte hartu zutenen artean politika munduko hainbat lagun zeuden, bertzeak bertze NaBaiko parlamentariak diren Maiorga Ramirez, Koldo Amezketa eta Maria Luisa Mangado, ezker abertzaleko Patxi Urrutia, Julen Mitxeltorena eta Xanti Kiroga, Iruñeko alkatetzarako EAko hautagaia den Eva Aranguren edo Pedro Mari Esarte historiatzailea.
Amaiurko plazan bildutako jendea Argazkia: Josu Intziarte |
Euskal Herri osotik hurbildutako 400 bat lagunek parte hartu zuten martxoaren 13an, igandean Amaiurren, Nafarroa Bizirik 1512-2012 Ekimenak egindako deialdiari erantzunez. Gaztelak Nafarroako Erresuma konkistatu zuela 500 urte beteko dira heldu den urtean eta horren harira eginen diren ekitaldien barrenean, orduan Amaiurko gaztelua zegoen eta gaur egun oroitarria dagoen lekuan egin zen lehen ekitaldia, ikurriña eta Nafarroako ikurren artean.